XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Ordaindu bearko!

Ala esan dutela dirudi gure agintariak.

Eta etxe ta bidetan agertutako lauburu ta idazkunak dirala ta botatako multak, ordainbidera eraman dituzte.

Ernandorena adiskide onari, ainbat erredi enbargatu omen dizkiote.

Katalanak, Monzon'en amagana juan ziranean, juzgadukoak etxean arkitu omen zituzten.

Ugalde'tar Peli'ri, bearrenak dituanetako errediren batzuek atereak izan bear dute.

Artetxe'ri ere, lanetik jasotzen duan illerokotik onenbesteko azitxoa kentzen asiak dira.

Ainbeste abertzalei botatako multa guziak onela kobratzen diran jakitea on izango litzaiguke, bai, ta arren bialdu zaiguzute, nork bere erriko multen berri, ementxe azaldu ditzagun.

Jakin dezala mundu guziak, nola garabizkiten.